Zirrikituetatik begira

Krabelinak

Josu Torre - Jueves, 27 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

GRANDOLA Vila Morena abestia 18.30 puntuan irratian entzutea izan zen seinalea, hilebeteetan, urteetan landutako iraultza demokaratikoak eztanda egin zezan. Kapitain Gazteak talde edo erakundeak dena zuen prest, lau hamarkada luzetan Salazar generalak ezarri zuen diktadurari buelta emateko. Largo de Carmo hirian zeuden bilduta buruzagi iraultzaileak, militarrak Lisboan eta beste hiri garrantzi-tzuetan hedatuak, Jose Afonsok ida-tzitako letraz, oso zeremoniotsu, Amalia Rodrigues fado kantari ezagunak entonatu zuenean, “Grandola...”. Berehala, diktadura horretako Gobernu Buru zegoen Marcelo Caetano atxilo hartu beharrean, pakez alde egiten utzi zioten eta hirietako plaza eta kaleak armaz hartu, odol izurtze barik, dena den. Egun ere, entzuteko beta daukadan bakoitzean oilo ipurdia jartzen dit larru azalean Amaliak. Etzen aldaketa makala Krabelinen Iraultza honek ekarri zuena. Afrikan eta munduan zehar zeunden kolonia guztiak libre geratuz gain Estado Novo honek derrigorezko soldadutza eta zentsura ezabatu eta hainbat giza eskubide eskuratu zituen handik egun gutxitara. Ez naiz gerra ez arma zale behin ere izan baina Apirilaren 25. hartakoak ezberdinak ziren. Batez ere balak ez ezik fusilaren kanoietatik krabelin gorri eta zuriak azaltzen zirelako. Horiek eta mila eta milaka hiritarrek erakutsi zituzten loreen gaitik eman zioten gaurdaino duen izen hori Krabelinen Iraultza.

Bada asteon zer ospaturik eta agian baikorrenetik hasi naiz. Pozgarria, aurreko igandean liburuari eskainia. Borrokarako aldarria bezain jaia Maiatzaren Lehena eta tartean, sekula gertatu behar ez zen Gernika Bizkaiko Foru Hiriko sarraskia. Era guztietako ehunka omenaldi eta oroimen direnez, aipatzeakin geratuko nintzateke baina barruak eskatzen dit gogora araztea egunotan Alemaniatik, Poloniatik eta abar bertoko biktimen mina arintzen etorri direla eta, 80 urte geroago, Madriletik ez. Aurreko zutabean liburu eta larrosa bat jaso nituen eskuan, gaurkoan krabelin gorri bat eskaintzen diet Gernikak irudikatzen dituen sarraski guztien biktimei.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120