ostegun honetan

Gaztea maketa lehiaketaren finala izango da gaur Bilboko Kafe Antzokian

EP - Jueves, 27 de Abril de 2017 - Actualizado a las 13:45h

Gaztea maketa lehiaketaren 26. edizioaren final handia izango da Bilboko Kafe Antzokian ostegun honetan, apirilaren 27an, 21:30etik aurrera.

BILBO. Bost talde izango dira lehian: Passepartout, Huts, Eneritz Furyak, Empty Files eta Odolaren Mintzoa. 'B Aldea' saioko Julen Idigoras eta Izaro Andres abeslaria arduratuko dira ekitaldia aurkezteaz.

Lehiaketaren arduradunek jakinarazi dutenez, sarrera doakoa izango da, baina bertara hurbildu ezin direnek streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute maketa lehiaketaren webgunean, egunean bertan.

Finala irabazten duen taldeak sari potoloa eskuratuko du: 5.000 euro eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera.

Kafe Antzokiak ere talde bat sarituko du, 500 eurorekin. Bozketa fasean boto gehien lortu dituen taldea Passepartout izan da, eta finalera zuzenean sailkatzeaz gain, 2.500 euroko saria irabazi du GazteBizHitzaren eskutik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120