14 ETA 25 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT

Bilbon jokatuko da 'Zure estiloari eutsi' izeneko rap lehiaketaren finala

Finalak bihar, barikua, apirilak 28, jokatuko dira Bilborocken 20:00etatik aurrera. Erreferentziako raperoen erakustaldiak ere egongo dira. Sarrera, berriz, doakoa harik eta leku guztiak bete arte.

DEIA - Jueves, 27 de Abril de 2017 - Actualizado a las 13:37h

Bilborock

Bilborock (DEIA)

Galería Noticia

Bilborock

Lehiaketa Ideiak Martxan udal programaren barruan dago, gazteek gazteentzat proposatutako ideiak erabiltzeko, BILBAO GAZTE ekimenaren garapenaren inguruan.

BILBAO. Azkenera heldu da ‘Batalla por tu estilo-Zure estiloari eutsi’, 14 eta 25 urte bitarteko gazteen trebetasuna erakusteko lehiaketa. Finala BIHAR, apirilak 28, izango da Bilborocken. Bertan 4 hemengo 4 raperok (Koba Rkd, Halex, Adri Rkd eta Mcn) neurtuko dituzte indarrak estatutik etorritako 12 parte-hartzailerekin (Mr Ego, Botta, Exfimo, Rmc, Baron, Jado, Neonath, Aigor, Horus, Errece, Julen eta Eloy 393) garaipena eskuratzeko.

Erreferentziako hemengo raperoen erakustaldiak ere egongo dira: Shintoma, Estrimo, La Basu edo FCR Factory. Lasky DJa ere bai. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrera, berriz, doakoa harik eta leku guztiak bete arte.

Kiroltasuna, buru-zorroztasuna eta arintasuna bezalako balioak bultzatu eta, adierazpide kulturala den neurrian, rap-aren irudi positiboa eta sortzailea transmititu nahi dituen lehiaketaren irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Sailkapeneko fasea martxoan jokatu ziren Deustuko Udaltegian eta 14-25 urteko 60 bat gaztek eman zuten izena kanporatze-saioetan parte hartzeko.

Asociación Junior Empresa Newen enpresak proposatutako ekimena da free style lehiaketa hau eta Bilboko Udalaren Ideiak Martxan programaren barruan dago. Ekimen horren helburua da gazteek gazteentzat proposatutako ideiak erabiltzea udal programazioa aberasteko, BILBAO GAZTE ekimenaren garapenaren inguruan.

IDEIAK MARTXAN DEIALDIA


Lehiaketa hau #IdeiakMartxan deialdiaren barruan dago, Bilboko Udalak antolatu duen ekimena. Horren helburua da uriko gazteak eta gazteen elkarteak ekimen sortzaileak prestatzera eta egitera animatzea, udalak gazteei zuzendutako eskaintza aberasteko.

Horrela, bada, Bilboko Udalak uriko gazteekin elkartzeko lekuak sortu nahi ditu, udalaren politikak ikuspuntu integral batekin diseinatzeko, lehenesteko eta haiekin partekatzeko, gazteentzako programazioa lantzeko espazioa sortuz.

Hortaz, Ideiak Martxan programaren deialdia 14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat da. Horiek bakarka edo taldeak aurkez ditzakete proposamenak, taldeko pertsonaren bat Bilbon erroldatuta badago. Programa honek ez ditu profesional finkatuak bilatzen, ekimena eta proposamen berritzaileak eduki eta horiek beste gazte batzuekin partekatzeko gogoa daukaten gazteak baizik.

#IdeiakMartxan deialdian parte hartu nahi dutenek urte osoan aurkez ditzakete beren proposamenak, posta elektronikoz (ideiakmartxan@bilbao.eus) edo proiektua deskribatzeko fitxa bat betez www.bilbaogazte.bilbao.eus loturan.

Proposamena jasota, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek proiektuaren egileekin batera aztertuko dute, zehaztasunetan sakontzeko, zalantzak argitzeko eta bideragarritasuna aztertzeko. Udalak uste badu ideia interesgarria dela eta abian jar daitekeela, udaleko profesionalek gazteekin arituko dira lankidetzan, ideia hori urteko programazioan sartzeko.

BILBAO GAZTE

BILBAO GAZTE udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko. Gero, horiek udal politikan sartzea da helburua, gazteei bizitza publikoan parte hartzeko bideak emanez.

Horretarako, Udalak komunikaziorako tresna berriak prestatu ditu: profilak sortu ditu sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google + eta Youtube) eta webgune bat egin du, gazteei eragiten dieten politika espezifikoei buruzko informazio baliagarria emateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120