martxoan EAEn

Merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %4,4 gehitu ziren

EUROPA PRESS - 2017(e)ko apirilaren 26a, asteazkena - 11:25etan eguneratua

La cesta de la compra es hoy tres décimas más cara que hace doce meses.

Una mujer realizando la compra.

Galería Noticia

La cesta de la compra es hoy tres décimas más cara que hace doce meses.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek %4,4ko urte arteko gehikuntza izan zuten joan den martxoan, prezio finkoetan eta lan egutegiko baldintza homogeneoetan. Aurreko hilaren aldean, berriz, salmentak %0,7 gehitu ziren urtaro eraginik gabe. Herrialdeka gehikuntzak izan ziren hiru lurraldeetan: Araban %3,5ekoa, Bizkaian %4koa eta Gipuzkoan %5,5ekoa, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Estatistika erakundeak jakinarazi duenez, indize berri honen helburua da txikizkako merkataritzaren hileko salmenten eta langile okupatuen koiunturako adierazlea izatea. Azalera handiek eta elikadura kate handiek osatzen dute txikizkako merkataritza.

Merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako elikagaien salmentek %5,3ko gehikuntza izan zuten joan den martxoan, eta gainerako salgaien salmentek, aldiz, %2,5ekoa.

Bestalde, 2017ko lehen hiruhilekoan, merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,6 gehitu dira, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, lan egutegiko termino homogeneoetan eta prezio finkoetan.

Hil horietan, elikagaien salmentetan %3,5eko gehikuntza izan da, eta gainerakoenetan %0,9koa.
Araban, urteko lehen hiruhileko salmentak %1,3 gehitu dira prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean. Gipuzkoan %2,4ko gehikuntza izan dute salmentek, eta Bizkaian %3koa.

Azkenik, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %0,4 gehitu zen joan den martxoan, otsailaren aldean, urtaro eraginik gabe.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120