Brankaganetik kikuke

Bosgarren postuaren bila

Ramon Basaldua - Miércoles, 26 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:03h

borrar

Galería Noticia

borrar

Liga txapelketea amai-tzeko bost jardunaldi geratzen diranean emaitzaren garrantziak alboratu egiten dauz beste arlo guztiak. Athleticek ez eban partidu ona jokatu Ipuruan, batez be, etxeko taldeak ez eutsalako itxi bere jokoa egiten. Zuri-gorriek, baina, ez eben amore emon eta sari bikaina jaso eben partiduaren azken jokaldian. Kontuak kontu, Athleticek urrearen balioa daukan garaipena eskuratu dau aurkari zuzen baten zelaian eta urrats garrantzitsua emon Europarako txartela eskuratzeko borrokan.

Ernesto Valverderen taldeak sei garaipen eskuratu dauz azken zortzi jardunaldietan eta partidu bi bakarrik galdu, Real Madrid eta Vila-realen aurka. Garbi dago, zuri-gorriak bide onetik doazela euren helburua bete-tzeko, azken jardunaldian aurkaria menderatzeko arazo handiak izan arren.

Ipuruan ikusi genduanak ez ginduzan ezustean harrapau. Danok itxaroten genduan Eibarrek indartsu urtengo ebala lehen minututik Athletic ito gurean. Mendilibarren gizonak gustura ibili ziran bedartzan, defenditzeko orduan aginka eginez eta erasoan baloi luzeak eta bigarren jokaldiak bilatuz. Mendilibarren taldeak estilo garbia dauka eta ondo egiten ditu gauzak. Athleticek, ostera, ezin izan eban bere jokoa egin baina egia da baita, etxeko taldeak ez ebala ia arriskurik sortu Keparen ate aurrean. Valverdek esan dauen legez, husnakoaren bidetik joian partidua.

Bigarren zatian, Eibar Athletic baino hobeto hasi zan baina Escalantek pikutara bota zituan bere taldeak partidua irabazteko ebazan aukera gehienak. Hortik aurrera be, eta bat gitxiagogaz jokatu arren, etxeko taldeak ondo eutsi eutsan aurkariari. Futbolean, baina, gauzak goitik behera aldatu daitekez jokaldi solte baten eta Athleticek ederto baliatu eban bere azken aukerea, aurretik beste garbi bi galdu ostean. Azken minutuan lortutako garaipenek balio erantsia daukie eta are gehiago legez lortutakoak badira.

Eibarko azterketa gaitza ozta-ozta gainditu ostean, Athleticek 56 puntu ditu bost jardunaldiren faltan. Ondo bidean, Athleticek igaz baino puntu gehiago lortuko ditu eta azken urteetako bigarren markarik onena lortuko dau, 2013-14 denboraldiko 70 puntuen azpitik bakarrik. Beste era batera esateko, Athletic denboraldi handia egiten dabil eta ez dakit merezi dauen moduan baloratzen dogun.

Ernesto Valverderen taldeak sailkapeneko bosgarren postua eskuratu leike hurrengo jardunaldian, Betis menderatzen badabe San Mamesen eta Vila-realek irabazten ez badau Vicente Calderonen. Aukera bikaina eta baliatu beharrekoa. Hortik aurrera eta ligea amaitu arte, zuri-gorriek ez leukie bosgarren postu hori galdu behar. Hurrengo lau partiduak, Betis eta Leganes etxean eta Celta eta Alaves kanpoan, ez dira Eibarkoa bezain gatxak eta deserosoak izango. Celtak eta Alavesek ez daukie burua Liga txapelketan eta San Mamesen Athleticek mailarik onena emoten dau. Kontuak kontu, ez litzateke ezustekoa izango Athleticek hurrengo lau partiduak irabaztea. Holan uste dot nik behintzat. Egin beharreko lanak amaituta itxi behar ditu Athleticek Vicente Calderonera joan baino lehen. Beraz, inor ezin da lo geratu hurrengo lau partiduetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120