Algortako Geltokia plazan

Getxoko Liburu Azoka ostegunean hasiko da, "Liburuak topaleku" goiburuarekin

EUROPA PRESS - 2017(e)ko apirilaren 26a, asteazkena - 11:13etan eguneratua

Día del Libro.

Día del Libro. (BORJA GUERRERO)

Galería Noticia

Día del Libro.

Getxoko Liburu Azoka hasiko da ostegunean, apirilaren 27an, "Liburuak topaleku" goiburuarekin, eta liburuen eginkizuna "kulturen arteko lokarri" izatea dela nabarmenduko du.

BILBO. Ohi bezala, Algortako Geltokia plazan kokatuko dira herri bizkaitarreko zortzi liburu denden eta udal liburutegien etxolak, eta igandera arte hainbat jarduera egingo dira. , Goizez zein arratsaldez egongo dira zabalik postuakigandean izan ezik, goizean bakarrik irekiko dira eta.

Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez, bisitariek liburuen, komikien eta haurrentzako ipuinen azken nobedadeak erosteko aukera izango dute. Ohi denez, Getxoko Kultur Etxearen liburutegiek gunea izango dute azokan, irakurleei liburuak mailegatzeko aukera eskainiz, etxera eraman ditzaten. Halaber, umeek eta gazteek komikiak eta ipuinak aurkituko dituzte bertan irakurri ahal izateko.

Jarduerei dagokienez, egunero haurrentzako eskulan tailerrak eta jolasak eta ludoteka izango dira, bai eta "Musika topaleku" erakusketa ere. Erakusketan Getxoko musika jaialdien ibilbidea erakutsiko da, jazz, blues eta folk jaialdien kartelez baliatuta.

Azokak ostegun goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak, herriko ikastetxeetako ikasleen jendaurreko 18. irakurketarekin. Arratsaldean, 19:30ean, Egizu elkarteak Ander Izagirre idazlearen "Beruna patrikan" liburuaren inhguruko solasaldia antolatuko du.

TOTI MARTINEZ DE LEZEA

Ostiralean, hilaren 28an, 17:00etan irakurketa kluba birtualaren eta Toti Martinez de Lezea egilearen "Tierra de leche y miel" liburuaren inguruko literatura kooperatiboaren proiektuaren aurkezpena izango da. Aixerrota BHIk antolatutako ekimenean proiektuan parte ahal izateko Twitter ikastaroa izango da. Amaieran, egile arabarraren zenbait liburu zozkatuko dira.

Larunbatean, apirilaren 29an, "Storytime" ingelesezko ipuin kontaketa izango da, Kids&US Getxo-Algorta elkartearen eskutik. Oraingoan, "There is no place like space" saioaz gozatu ahal izango dute gaztetxoek. Arratsaldean, 18:00etan, "Joan eta etorri" ipuin eta sortze jolasen tailerra hasiko da, Detalleres kolektiboaren eskutik. Eguneko egitaraua Kalabazan taldearen olerki xuxurlatuaren saioarekin amaituko da.

Azkenik, igandean, hilaren 30ean, "3052. Persiguiendo un sueño" eta "A las 15:00" liburuen egile Mamadou Dia aktibista senegaldarrak eguerdiko 12:30ean hasiko den solasaldian parte hartuko du. Ekitaldia Aminata elkarteak antolatuko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120