KONTZERTU DIDAKTIKOEN PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT

Duphonik bikoteak zabalduko du ostiral honetan "Musika dibertigarria da"

Ekimenaren helburua musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara ikus-entzule berriak erakartzea da. Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Abando – Barrainkuako Udaltegian, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte

DEIA - 2017(e)ko apirilaren 26a, asteazkena - 12:59etan eguneratua

Duphonik bikotea

Duphonik bikotea (DEIA)

Galería Noticia

Duphonik bikotea

Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da” programaren beste edizio bat jarriko du martxan ostiral honetan, apirilaren 26an. Ekimen berezi horren helburua gure hiriko biztanleen artean musikarako eta, batez ere musika klasikorako, zaletasuna piztea da.

BILBAO. Egun horretan eta maiatzeko lau ostiraletan, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, familia osoari zuzendutako bost kontzertu didaktiko eskainiko ditu. Kontzertu horietan musika klasikoa eta modernoa, abesbatzak eta narrazioa daraman kantu lirikoa entzun ahal izango dira.

Aurten hamargarren edizioa betetzen duen “Musika dibertigarria da” zikloaren helburu nagusia entzuleak musika klasikora –eta hainbeste jarraitzaile ez dituzten beste batzuetara– hurbiltzea, musika genero horren ezagutza eta gozamena bultzatuz, eta txikienen artean musika genero horretara ikus-entzule berriak erakartzea da. Programazio didaktikoa ostiral honetan, APIRILAREN 28an, hasiko da, Maite Olmosek (pianoa) eta Juanjo Munerak (bonbardinoa) osatzen duten Duphonik bikotearen kontzertuarekin. BilbaoMusika udal eskolan 2008an sortu zen bikoteak, hari gidari gisa soinu banden zatiak dituzten zenbait musika generoz osatutako errepertorioa eskainiko digu.

Bigarren kontzertu didaktikoa maiatzaren 5ean izango da, eta protagonista Masa Coral del Ensanche izenekoa izango da, Luis Gamarraren zuzendaritzapean, Josu Cámararen zuzendaritza artistikoarekin eta Mario Lerenak pianoan lagunduta. Bilboko abesbatzak euskal autoreen antologia aurkeztuko du, horien artean Juan de Orue Matia, Pascual Emilio Arrieta, Jesus Guridi, Pablo Sorozabal eta Jose Maria Usandizaga, besteak beste. Abestiak antzeztuta eskainiko dituzte, dagokien obraren barruko testuingurua emateko eta autorearen figura azpimarratzeko.

Maiatzaren 12an izango den hurrengo saioak kantu lirikoa eta narrazioa elkartuko dituen kontzertua proposatzen du, bost bakarlari lirikok, piano jole batek eta narratzaile batek osatzen duten Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko musika taldearen eskutik. Errezitaldiaren abiapuntua argazki albuma izango da, eta horren bitartez interpreteek zenbait musika kontakizunetan murgilduko dituzte ikus-entzuleak.

“Musika dibertigarria da” zikloaren edizio honen proposamen bitxienetakoa Gintonic Quartet taldea izango da, ostiralean, maiatzaren 19an. Musika modernoa modu aktiboan entzuten ikasteko, musika-joleek euren errepertorioko obra baten muntaketa-prozesua erakutsiko digute eta oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dizkigute, lengoaia hurbila eta egokia erabiliz. Pieza ezagun batetik abiatuta, forma aldatzen arituko dira horretarako zenbait proposamen jasoz, estilo ezberdinetako bertsioak lortu arte.

“Musika dibertigarria da” programaren aurtengo edizioa MAIATZAREN 26an itxiko da, Chopin protagonista nagusi izanik. Biolinean aritzen den Jose Manuel Cachok eta Victor Jimenez piano joleak osatzen duten Impromptu bikoteak konposatzaile poloniarraren piezak interpretatuko ditu. Europako artean, XIX. mendean, mugimendu erromantikoa nagusitu zen, eta Chopin dugu mugimendu horretako musikagile aipagarriena. Ohikoa denez, kontzertu didaktiko guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango dute aretoko leku guztiak bete arte.

EGITARAUA: MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

APIRILAK 28
19:30 DUPHONIK BIKOTEA
Bombardinoa-Pianoa kontzertua
Virginia Gonzalo: klabezina.
Maite Olmos: pianoa.
Juanjo Munera: bonbardinoa.

MAIATZAK 5
19:30 MASA CORAL DEL ENSANCHE
Euskal autoreen antologia (Juan de Orue Matia, Pascual Emilio Arrieta, Jesus Guridi, Pablo Sorozabal eta Jose Maria Usandizada)
Mario Lerena: pianoa.
Luís Gamarra: zuzendaria.
Josu Camara: zuzendari artistikoa.

MAIATZAK 12
19:30 FRANCISCO ESCUDERO MUSIKA KONTSERBATORIOA
“Oroitzapenez beteriko arratsaldea”
María Martin: sopranoa
Paula Brotons: mezzosopranoa.
David de Oliveira: tenorea.
Jon Imanol Etxabe: baritonoa.
Xabier Casán: baxua.
Itxaso Aristizabal: pianoa
Ainhoa Merzero: narratzailea.

MAIATZAK 19
19:30 GINTONIC QUARTET
“Nola egiten duen lan musika modernoko talde batek”
Mario Clavell Larrinaga: Txirula.
Aurkene Núñez: teklatuak eta ahotsa.
Ricardo Cantera: bateria.
Marcelo Hormaechea: baxu elektrikoa.

MAIATZAK 26
19:30 IMPROMTU
Chopin
José Manuel Cacho: biolina.
Víctor Jimenez: pianoa.

LEKUA: Abando-Barrainkuako Udaltegia

Sarrera dohainik. Leku kopuru mugatua, kontzertua hasi ondoren ez da aretora sartzen utziko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120