eustat

EAEko langabezia tasa %11,4 da urteko lehen hiruhilekoan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko apirilaren 25a, asteartea - 11:39etan eguneratua

Una oficina de Lanbide en Donostia.

Una oficina de Lanbide en Donostia.

Galería Noticia

Una oficina de Lanbide en Donostia.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 117.000 langabe zeuden erregistratuta 2017ko lehen hiruhilekoa bukatzean, hau da, aurrekoan baino 13.100 gutxiago (%1,2ko jaitsiera). Modu honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez besteko langabezia tasa %11,4 da, duela urtebete baino hiru puntu pasa gutxiago, Eustatek landutako Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestaren datuen arabera.

BILBO. Halaber, lan merkatuko 2017ko lehen hiruhilekoaren datuen arabera, okupatuak 909.400 ziren EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 6.600 gehiago, (%0,7ko igoera). Okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz, EAEko jarduera tasa %56 da 2017ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino %4 hamarren azpitik.

Herrialdeka, langabeen jaitsierarik handiena Bizkaian izan zen (7.300) gutxiago, langabezia tasa %12,7 izanik, aurreko hiruhilekoan baino %1,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan %9,3ko langabezia tasa dago (-%1,8 puntu), 6.300 langabe gutxiagorekin eta guztira 31.000 izanik. Araban 600 langabe gehiago izan dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia tasa %11,3 da, hiru hamarren gehiago.

Okupazio tasarik altuena Gipuzkoak dauka, %67,6ekin, aurreko hiruhilekoan baino %0,5 puntu gehiago. Arabak %66,3ko okupazio tasa dauka (2 hamarren gutxiago), eta Bizkaiak %64,6koa (lehengoan).

Sektoreei dagokienez, 2017ko lehen hiruhilekoan 191.100 okupatu daude Industrian, aurreko hiruhilekoan baino 3.600 gehiago, sektore hazkunderik handiena izanik. Zerbitzuetan 2.400 okupatu gehiago izan dira, eta Lehen sektorean 800 gehiago. Eraikuntzan, aldiz, 200 okupatu gehiago zenbatu dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120