apirilaren 27an

Alex Txikonek hitzaldia eskainiko du ostegunean Zeanurin

EUROPA PRESS - Martes, 25 de Abril de 2017 - Actualizado a las 11:13h

Alex Txikon posa en una imagen de archivo.

Alex Txikon posa en una imagen de archivo. (EFE)

Galería Noticia

Alex Txikon posa en una imagen de archivo.

Alex Txikon alpinista lemoarrak hitzaldia eskainiko du Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiko Lanbide Heziketako ikasleei, Zeanurin (Bizkaia), ostegunean, apirilaren 27an. "Everest, erronka itzela" izenburuko hitzaldia Euskadiko Lanbide Heziketako Zentroen Elkarteko (Hetel) kidea dan Zulaibar ikastegiak antolatu du.

BILBO. Hetelek jakinarazi duenez, Zeanuriko zentroak proiektu estrategiko berria jarri du martxan, 30. urteurrenarekin bat etorrita. Bere arduradunen arabera, "gainditze espiritua eta talde lana" dira Txikonek islatzen dituen balioetako bi, eta, aro berrian, Hetelek eta Zulaibar ikastegiak "bereganatu egin dituzte balio horiek.

Hori dela eta, Lemoako mendizalea gonbidatu dute, ikastegiko ikasleei hitzaldia eskaintzeko. Topaketaa 12:00etatik aurrera izango da, eta Lankidego, Tresnak, Digwind eta Arratia Bidaiak enpresen babesa dauka.

Zulaibar itunpeko ikastegi pribatua da, Bizkaiko elizbarrutiaren zentroen sarekoa, eta Lanbide Heziketako prestakuntza zikloak ematen ditu. Zentroak instalazio eta ekipamentu teknologiko aurreratuenak ditu, bai eta irakasle espezializatuak ere, ematen dituan ikasgai guztietan. Sortu zenetik, Zulaibar Arratiako garapen ekonomikoarekin konprometituta dago, eta, ondorioz, eskualdeko industriatik, gizartetik eta erakundeetatik oso hurbil dago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120