BBK Aretoan

Pre-FANT egitaraua ospatuko da aste honetan Bilbon

EP - Lunes, 24 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:28h

FANTen kartela.

FANTen kartela.

Galería Noticia

FANTen kartela.

Pre-EP egitaraua hasiko da Bilbon astelehen honetan, eta maiatzaren 5etik 12ra ospatuko den FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa baino lehenago zenbait jarduera aurkeztuko ditu, gehienak doakoak, BBK Aretoan, Bidebarrietako liburutegian eta Guggenheim museoan.

BILBO. Hasteko, "Sitges Tour AContracorriente" Kataluniako zinemaldiaren azken edizioan parte hartu duten bost filmen aukeraketa eskainiko da BBK Aretoan.

Horrela, antolakuntzak jakinarazi duenez, BBK Aretoan, egunero bina saio izango dira astelehenean, asteartean eta ostegunean, 18:00etan eta 20:00etan, sarrera librearekin, "Sitges Tour AContracorriente" programako bost lan eskaintzeko. AContracorriente Films etxeak martxan jarri duen ekimenean Sitgeseko zinemaldiaren azken edizioan aurkeztu ziren filmak Estatuko zenbait zinema aretotan eskaintzen dira, modu ibiltarian.

Pre-FANTen pantaila handian ikusi ahal izango diren bost filmak hauek dira: Andre Ovredalen "The Autopsy of Jane Doe" (euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin), Hideaki Annoren eta Shinji Higuchiren "Shin Godzilla", Kike Flanaganen "Before I Wake" (euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin), Sang-ho Yeonen "Train to Busan" eta Colm McCarthyren "Melanie. The Girl with All The Gifts". BBK Aretoko programazioa Sophia Takalen "Always Shine" film estatubatuarraren aurretiko estreinaldiarekin osatuko da, Sony Pictures etxeari esker. Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, eserleku guztiak bete arte.

"ROBOCOP"

Horrez gain, Pre-FANTen jardueren barruan, asteazkenean, apirilaren 26an, "Robocop" filmari buruzko hitzaldia izango da, saga mitikoaren lehenengo filma estreinatu zenetik 30 urte betetzen direlako. Hitzaldia Toni Garzon Abad bilbotarrak emango du, 19:30ean, Bidebarrietako liburutegian, eta sarrera librea izango du.

Pre-FANT amaitzeko, Rosemary Myersen "Girl Asleep" filma estreinatuko da Guggenheim museoaren auditoriumean ostiralean, apirilaren 28an, La Aventura banaketa etxeak filma Madrilgo eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatzen duen egun berean, hain zuzen ere. Emanaldia 20:00etan izango da.

Gainera, 22:00etatik aurrera, Art After Dark programazioaren barruan, Carlos Bayona DJk FANTerako saio berezia eskainiko du. Jarduera hori, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. urteurrena ospatzen duen TopARTE programaren barruan dago. Sarrerak 13 euroko prezioa izango du, eta 9 eurokoa museoaren adiskideentzat eta FANT bonua dutenentzat.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120