%0,4 jaitsi ziren joan den martxoan

EAEko industriaren prezioak %3,9 igo dira azken 12 hiletan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko apirilaren 24a, astelehena - 11:12etan eguneratua

La industria vasca tira de la economía.EAEko industriaren prezioak %3,9 igo dira azken 12 hiletan.

Galería Noticia

La industria vasca tira de la economía.EAEko industriaren prezioak %3,9 igo dira azken 12 hiletan.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria sektorearen prezioak %0,4 jaitsi ziren joan den martxoan, aurreko hilekoekin alderatuta, eta horrela, industriaren prezioek azken 12 hilabeteetan izan duten aldakuntza jasotzen duen martxoko urte arteko tasa %3,9 igo da, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Sektorearen azterketa xeheagoak agerian jarri du martxoan honakoak izan zirela sektorerik inflazionistenak, aurreko hilabetearen aldean: produktu farmazeutikoen fabrikazioa (prezioak %1,7 igo ziren), metalurgia eta metalezko produktuak (%1,0) eta zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (%0,8). Prezioetan beherakadarik handiena izan zuten sektoreak, berriz, honakoak izan ziren: kokeriak eta petrolioa fintzea (-%5,0), erauzketa industria (-%0,2) eta energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (-%1,1).

Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenarekin jarraituz, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, bitarteko ondasunen prezioek %0,5 egin zuten gora martxoan, eta ekipo ondasunenek, berriz, %0,3. Energian prezioak %3,4 jaitsi ziren, eta kontsumo ondasunetan %0,1 (kontsumo ondasun iraunkorren eta kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioek ere %0,1 egin zuten behera).

Urte artean, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetanizan dira: kokeria eta petrolioa fintzea (%31,2), metalurgia eta metalezko produktuak (%5,1) eta farmaziako produktuen fabrikazioa (%3,1). Aitzitik, prezioen jaitsierarik handienak honako sektore hauetan izan dira: erauzketa industria (-%1,9), kautxua, plastikoa eta metalezkoak ez diren beste produktu mineralak (-%1,7) eta ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintzan (-%1,7).

Azkenik, ondasun sektore handi guztietako prezioen bilakera positiboa izan da urte artean. Energiaren kasuan %14,3 egin dute gora, bitarteko ondasunen kasuan %2,4, ekipo ondasunetan %1,9 eta kontsumo ondasunen kasuan %1,7 (%1,8 igo ziren kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak, eta %1,5 kontsumo ondasun iraunkorrenak).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120