Zirrikituetatik begira

Liburuaren eguna

Josu. Torre - Domingo, 23 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:04h

BELDUR pixka bat eta dena ematen dit gehiegiten erabiltzen dudan “eguna” hi-tzak. Beti edo ia beti salbatu edo erreskatatu behar dugun zerbait dakarrelako aurretik. Euskararena, emakumea langilearena, liburuarena, minbiziarena (mota ezberdinetan), eguraldi aldaketarena... eta beste 360ren bat urteoro. Bai, egunero da zerbaiten nazioarteko “eguna”, urte batetik bestera aldatu gabe, zori on edo txarrerako. Oraintsu izan denez, inor aterako da gaur zortzikoa, Pazko Domekakoa, ez dela horietakoa. Inozo halakoa! Aberri Eguna amets edo ilusio kontua da oraindik. Singularrean esan nahi dut. Iritziak bezala bakoi-tzat aberri bat daukagulako geure barnean. Konturatu orduko, gaurkoari, liburuarenari, testuaren heren bat jan diot eta beste zati bat niretzako hartuko dut, Odiseak liburu mardularen izen bera duelako gaur arratsaldez Azkuna Zentroan eta Maskaradaren ekimenez, AZ bera eta CEAR GKEren babesean antzelan musikala eskainiko dugulako. Jatorki eta Soinuak koruak, Mungiako Theatrueko dozenerdi aktore eta profesional ba-tzuen artean osatzen duguna. EHan 1937ean eta Siria edo Ekialde Hurbilian, gaur egun, bizitako trajeriak eszenara igon eta hunkigarri bilaka-tzea lortzen dugularik. Samina gaindituz historia emozioz bizitzeko.

Alemanian hektareatik gora hartzen duen lburu azoka edo, umilttasunez, mende erdi izen horrekin Durangon sortu zena ikusiz, besteak beste, ba dirudi liburuak ez duela inolako krisiarik. Paperez landa egiten dena zenbatuz, denek diote gezteek lehen baino gehiago irakurtzen dutela, Whats-Appez ez bada txioz edo delakoz, aurreko balaunaldiak baino testo gehiago irensten dutela. Nahiago horrela balitza, alboko kaltzetzat ulertuko genuke liburu dendek bata bestearen atzean ixtearena. Urrunean denean, entzun eta tristezia datorkigu, etxekondokoa denean, ordea, samineraino. Peru Urrutiak ixten du berea asteon Mungian, herriko erreferentzi bat ezabatuz. Dena den, gaurko egunez katalana izen nahi nuke, liburuaz gain arrosak ere maite ditudalako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120