literatura

Euskarazko liburu digitalen topalekua

Era guztietako euskarazko liburu elektronikoak argitaratzeko eta doan deskargatzeko webguneada Booktegi.eus. Bidea oraintsu abiatu badu ere, dagoeneko orotariko lanak daude eskuragarri

JULENE LARRAÑAGA - 2017(e)ko apirilaren 23a, igandea - 12:38etan eguneratua

Un libro electrónico muestra las novedades literarias.

(CEDIDA)

Galería Noticia

Un libro electrónico muestra las novedades literarias.

Guztion liburuak, guztiontzat”. Leloak argi uzten du zein den Book-tegi.eus atari digitalaren filosofia. Euskarazko liburu elektronikoak doan eskaintzen diren webgunea da honakoa. Bertara sartu eta erabiltzaileak edozein liburu deskarga dezake, doan. Baina, ez hori bakarrik;hartu-emanekoa da atari digital honen funtzionatzeko era. Hala, eta eskatzen diren kalitate irizpideak betez gero, liburuak plazaratzeko aukera ere badute erabiltzaileek. Sortzaileen esanetan, “euskal letren munduan dauden bi gabezia aukera bihurtu nahi ditu Booktegik”. Alde batetik, liburu eta idazlan asko (fikzioa, poesia, saiakera...) gutxi irakurtzen direla uste dute, nahiz eta hauetako asko lan onak izan eta argitalpen ederretan atera merkatura. “Liburu horiei bigarren ibilaldia eskaini nahi diegu. Bestetik, idazle eta idazlan berri ba-tzuei ere aukera eman nahi diegu”, agertu dute arduradunek. Laburbilduz, Booktegi-k aukera berriak eskaini nahi dizkie euskarazko irakurle eta idazleei, eskarmentua dutenei nahiz hasiberriei. DESKARGA LIBREAK Formatu elektronikoaren aldeko apustua egin dute Booktegi.eus-en arduradunek. Izan ere, beraien esanetan, euskarazko liburu elektronikoak ibilbide mugatua izan du orain arte. Haien ustez, liburu gutxi daude aukeran eta dauden apurrak formatu jakin ba-tzuetan baino ezin dira irakurri. Ildo honetan, e-liburuen munduan euskararen presentzia bermatu behar dela uste dute. Hori horrela, Booktegi.eus-en hiru formatu ohikoenetan ipiniko dituzte lan guztiak, euskarazko liburu elektronikoa gehiago zabaltzeko asmoz. Irakurleak nahi duen liburuaren azalean klikatu eta fitxategia hiru formatu ezberdinetan aurkituko du: PDF, MOVI eta iPub formatuetan. Argitara-tzeagatik ez dute ezer ordainduko ez kobratuko egileek eta, ondorioz, deskarga libreak izango dira guztiak. Doakotasunarekin batera, erraztasuna eta azkartasuna dira atari digitalaren beste ezaugarrietako batzuk. Izan ere, liburuak eskuratzeko ez da beharrezkoa harpidetzarik egitea. Gustuko liburuak aukeratu eta deskargatu, besterik ez da egin behar. Hala ere, harpidetza egiteko modua ere badago eta, era horretara, posta elektronikoan buletina jasoko dute hala nahi dutenek, nobedadeen berri izango dutelarik. Harpidetza ere doakoa izango da. argitaratZEKO AUKERA Esan bezala, lanak deskarga-tzeko ez ezik, literatur lanak sareratzeko aukera ere eskaintzen du Booktegi.eus atariak. Liburuak plazaratu nahi dituzten erabiltzaileek testua info@booktegi.eus helbidera bidali beharko dute. Kalitate-baldintzak betetzen baditu, webgunean eskegitzeko bertsioa prestatuko dute. Behin argitaratuta, harpidedunek eta Twitter eta Facebookeko jarraitzaileek liburuaren berri izango dute. Prin-tzipioz, edonork plazaratu dezake bere testua Booktegi.eus-en, baina kalitateari lotutako baldintza batzuk bete beharko dira. Lanen jabetza, kasu guztietan, egilearena izango da. BILDUMA OSATZEN Hasi baino ez da egin Booktegi.eus-en ibilbidea, baina dagoeneko era guztietako liburu eta testuak daude aukeran, nobeletatik hasi eta bertso-sortetaraino. Fikzioa zein saiakera daude eskura, lan luzeak zein laburrak. Klasikoek ere badute lekurik;hala, Axularren Gero aurkituko dugu bertan, Patxi Salaberri Muñoaren edizio berrian. Antzerki testurik ere bada tartean, Patxo Telleriaren Lingua Nabajorum, kasu. Literatura garaikidean, ostera, nabarmentzekoa da Harkaitz Canoren Paradisuaren ifrentzua ipuin-bilduma. Itzulpenen atalean, John Buchan-en Hogeita hemeretzi mailak abentura-nobela daukagu, besteak beste. Poesian, adibidez, Ane Labakaren Zirrikituetan bertso-sorta azpimarratu daiteke. Erreportajeen artean, Estitxu Zabalaren Emakumeak eta arrauna monografikoa deskargatu daiteke oso-osorik. Kazetaritza arloko lanen bat ere jarri dute eskuragarri, Pilar Kaltzadaren Txikiegiak agian artikulu bilduma, esaterako. Azkenik, musika eta ikus-entzunezkoei ere egin zaie tartea;eskuragarri daude, besteak beste, Asier Altunaren Amama filma eta Mursegoren diskoetako letra-bildumak. Arduradunek azaldu dutenez, apurka-apurka argitalpen berriak zerrendara gehitzea eta eskaintza handitzen joatea da orain asmoa. Norabide horretan lan eginez, “guztion liburuak guztion eskura” jarriz, denborarekin, Booktegi.eus euskarazko liburu digitalen topaleku eta erreferente izatea nahi dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120