Zirrikituetatik begira

Auschwitz-Gernika

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:02h

bADAKIT Xabier Zabaltza nafarrak idazten zizkiola diskurtsoak Xabier Lopezi, ez dakit, ordea, nork idazten dizkion Urkullu lehendakariari, baina ez dira nire irudiko diskurtsorik distirantenak, eta uste dut ez dela soilik Urkulluren ahots eta tonu monotonoagatik.

Auschwitz aldean ibili da Urkullu aste honetan. Auschwitz. Ez dago esan beharrik zenbat idatzi eta pentsatu den Shoahari (Holokaustoari) buruz sarraski (hitz bat erabiltzeagatik) hura gertatu zenetik. Eta horixe da oldozturiko ondorio bat: hitzak labur, ezdeus gertatzen dira hura deskribatzeko, besteak beste, orduan jarri zelako martxan jendea akabatzeko metodo industrialzientifikoa modernitatearen ezaugarri nagusitzat jo den teknologiaren erabilera erruzkoagatik. Erabili zen gainera talde konkretu bat akabatzeko (bat baino gehiago izan zen, egia esan, ijitoak, homosexualak, komunistak, anarkistak eta abar) presoei giza duintasuna erauzirik, gizakia egiten gaituen ezaugarri guztiez gabeturik izaki biologiko huts bilakatu zituzten, horrek adierazi nahi duen guztiarekin. Irakurri, bestela, Hura gizona bazen!Primo Levirena.

Lehendakariak Gernikako bonbardaketarekin alderatu du kontzentrazio esparru hura, nire ustez, oker. Gernikan, egia da, hiltzeko modu teknozientifikoarekin saiatu baziren ere, ez zen, barka bezate bertako biktimek, akaba-tzearen teknifikazioa Holokaustoaren kasuan bezala muturretaraino eraman, hura zerbait izendaezin bihurtu arte.

Gernikako konparazioengatik, beharbada, edo demokrazia liberalaren baitan balore zein hitzek zentzua galdu dutelako, orokorkeriatan erori da Urkullu. “Ez dago kausa arrazial, partidista ala politikorik giza duintasuna, giza eskubideak eta bizitzaren gainetik jar daitekeenik”. Beharbada ETAren terrorismoa izan dugulako, baina horixe da gure demokrazia sainduaren leloetako bat, eta esatearen esatez lelokeria huts bihurtu da. Erabat huts. Zer esan nahi du? Noren bizitza? Kontzentrazio eremuetarako sistema teknozientifikoa sortu zuten haien bizitza? Gizakiaren ezaugarriez gabetu zituzten judu haien bizitza zeina ez baitzen bizitza?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120