Saria emateko ekitaldia maiatzaren 11n ospatuko da

Kirmen Uribek irabazi du 111 Akademiaren Saria, "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberriarekin

EP - 2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 11:57etan eguneratua

Encuentro con el escritor Kirmen Uribe

Galería Noticia

Encuentro con el escritor Kirmen Uribe

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberriak jasoko du 2016ko 111 Akademiaren Saria, akademiakideek hautatu eta izendatu ondoren.

BILBO. Saria emateko ekitaldia maiatzaren 11n ospatuko da, Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean, 111 Akademiak jakinarazi duenez.

Hiru bozketa txandatan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 17an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2016an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen txanda horretan saridun izendatzeko behar zen botoen %30 lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen.

Hirugarren eta azken txandan Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua" eta Pello Lizarralderen "Elur bustia" izan ziren bi finalistak, eta idazle ondarrutarraren lana atera da garaile.

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistenzia politikoa.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik, Belloy jauregian, eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

Alemanek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek Caracasera ihes egin zuten, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

"Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa eta familia baten bizipenak jasoz, kronika nobelatua osatu du Ondarroako idazleak, XX. mendeko euskal historiaren atal berezi bat", 111 Akademiaren arabera.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120