Euskadi Routes Europe topaketaren antolatzailea izango da 2018an

EP - Jueves, 20 de Abril de 2017 - Actualizado a las 10:49h

Un grupo de turistas reunidos en la zona del Náutico de Donostia con un guía.

Un grupo de turistas reunidos en la zona del Náutico de Donostia con un guía.

Galería Noticia

Un grupo de turistas reunidos en la zona del Náutico de Donostia con un guía.

Euskadi Routes Europe aireko konektibitateari buruzko topaketaren antolatzaile ofiziala izango da 2018. urtean, eta apirilaren 25ean, Suzanne Wylie Belfasteko Udaleko zuzendariak topaketaren antolaketaren lekukoa emango dio Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko sailburuari.

BILBO. Routes Europe topaketa Bilbon izango da datorren urtean eta, aurreko edizioetan ez bezala, euskal hautagaitzan karga garraioak eginkizun garrantzitsua izango du Euskadik dituen aireportuen eta portuen azpiegiturak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Hautagaitzaren programa sozialari dagokionez, parte hartzaileek Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ezagutzeko bisitak antolatuko dira, helmuga turistikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten eta etorkizunean loturei buruzko erabakiak hartzeko irizpide egokiak izan ditzaten.

Euskadira egindako bisitan Neil Mulligan Routes topaketaren ordezkariak azpimarratu duenez, "Bilbo eta Euskadi helmuga turistiko nahiko berriak dira, eta esperientzia kultural oparoak eskaintzen dizkiote bisitariari". "Gure ordezkariak beti ari dira lanean esploratu beharreko merkatu berrien bila eta, ondorioz, poz-pozik jarriko dira iragarpen honekin: Bilbo hiri ezin hobea da Routes Europeren egoitza izateko", gaineratu du.

Aireko konektibitateari lotutako topaketarik handiena Europan bertan zein Europatik kanpo negozioak egin ahal izateko guztiz beharrezkoa da, eta hegazkigintzaren 1.200 profesional inguru izango ditu: 100 airelinea baino gehiago, 300 bat aireportu, 50 turismo agintaritza, 20 txostengile eta aldez aurretik hitzartutako 4.800 bilera.

Retortillok topaketak Euskadirentzat duen garrantzia nabarmendu du, "aireko konektibitateak helmuga turistiko lehiakorra izateko guztiz beharrezkoa da eta". Euskadik bere indar turistikoa eta 2018an Europako aeronautika gailena hartuko duen egoitza izateko dituen ezaugarriak erakutsiko ditu Belfasten stand batean hilaren 25ean.

Era berean, Belfastera joango den ordezkaritzan Routes Europe 2018 topaketaren antolakuntzan zein abiatzean parte hartu duten zenbait instituzio eta erakunde egongo dira. Harkaitz Millan Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria eta Janire Bijueska Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendaria egoteaz gain, Nora Sarasola Bilbao Ekintza udal sozietatearen zuzendaria eta Mercedes Rodriguez Bilbao Turismo udal erakundeko zuzendaria ere hautagaitza laguntzera joango dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120