2016an

Bilboko udalak %14 baino gehiago igo du birziklatze-tasa

Mota guztietako hondakinetan –piletan izan ezik– handitu da birziklatze-tasa

d.d. - 2017(e)ko apirilaren 20a, osteguna - 13:41etan eguneratua

Bilboko udalak %14 baino gehiago igo du birziklatze-tasa 2016an.

Bilboko udalak %14 baino gehiago igo du birziklatze-tasa 2016an.

Galería Noticia

Bilboko udalak %14 baino gehiago igo du birziklatze-tasa 2016an.

Bilboko Udalak % 14,4 igo zuen birziklatzeko tasa 2016an. Era guztietako gaietan –piletan izan ezik, horiek jasotzeko denda eta saltokietan gero eta puntu gehiago dagoen arren- handitu zen birziklatze-tasa. Aipatzekoa, edukiontzi marroira botatzen direnak % 250eko igoera izan zutela.

BILBO. Gai organikoak modu selektiboak jasotzeko partaideen kopurua hazi egin da: 2.500 ziren lehen eta 6.500 orain, 2016an edukiontzi marroiak jarri zirelako 2. eta 3. barrutietan eta 4. Barrutiko alde batzuetan. Bilakaera positibo horrek goranzko joerari eutsiko dio datorren urtean, edukiontzi marroia uriko barruti guztietan jartzen dutenean. Etxetresna elektrikoen eta elektronikoen birziklatzea % 77 hazi zen iaz, jarduera ekonomikoa areagotu izanaren adierazle.

Hondakinen pisuaren araberako garrantzia neurtuta, igoerarik handienak ontzien (+ % 2,72), beiraren (% 2,21) eta papera-kartoiaren (% 2,92) bilketetan gertatu dira. Hain zuzen ere, Bilboko Udalak horien birziklatze-tasa hobetzeko ahalegina egiten jarraituko du. Laster esleituko den zerbitzu berriarekin lotuta, uri guztian dauden ontzien formula aztertuko da, bilketen kopuruak hobetze aldera.

Birziklatze-tasak igo izanak badu beste arrazoi bat ere, zabor asko sortzen dutenentzako gaika eta atez ate biltzeko zerbitzua sustatu izana (kartoia, gai organikoak, EPSak…). 2017ko hasieran, gaika biltzeko zerbitzura batu dira udal merkatuetako zenbait jatetxe eta fruta-denda.

BILBO, BIRZIKLATZEA ETA EDUKIONTZIAK

Inguruko hiriekin eta estatuko beste erkidego batzuekin alderatuta, hemengo azken urteotako birziklatze-tasak, gaika biltzen diren hondakin guztietarako balio altuagoak erakusten dizkigute. Zehatzago esateko, Bilbon emaitza onak lortzen ari dira bilketa zerbitzua finkatuta daukaten hondakinetan, batez ere paper eta kartoietan eta ontzietan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120