Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Rikardo Arregi - Miércoles, 19 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:02h
Vista:
AURREKO egun batean nire adiskide batek ezagun ba-tzuk topatu zituen kalean: afaria izan zuten elkarte batean eta pozik zetozen;adin guztietakoak bazeuden ere, adiskidearen adin berekoak izan ziren hurbildu zirenak eta, kasu horietan ohikoa denez, aspaldiko garaietara jo zuen mintzabideak. Ezagunak kontatu zigun, besteak beste, elkartean afaldu eta gero musikaren txanda iritsi zenean, aspaldiko doinu ezagun batek “voló, voló, Carrero voló” kantatzera bultzatu zituela eta jertseak, txamarrak eta horrelakoak gorantz jaurtikitzera bertan zeunden gazte guztien harridurarako. Ai, zenbat festetan (festa guztietan) egin genuen gauza bera pasa den mendean (mende hitzak aspaldi, oso-oso aspaldi, esan nahi du benetan). Gazteei azaldu omen zieten zer zen performance hori guztia, eta xahar sentitu ziren eta lekuz kanpo. Handik aste pare batera Casandra txiolariaren berri izan genuen, zigortuta Carrero Blancori buruzko txantxak Twitterren egiteagatik;Espainiako Erresuman hebadibe ba-tzuetan Carrero Blancorentzat begirunea eskatu zuten terrorismoaren biktima (sic) izateagatik. Gogoratu nituen ezagun horien azken hitzak: “Gaur egun auziperatuta egongo ginateke guztiok”.
Espainako Erresuma (eta guztiok berarekin) atzeraka (eskuinera eta haratago) doala gero eta argiago dirudi. Azken frankismoaren zutabeetako bat terrorismoaren biktima? Errepublikaren eguna ospatzeko udal ba-tzuek (eta Nafarroako Parlamentuak) hartutako erabaki xumeek, egun pare batez bandera errepublikanoa jar-tzearenak, epaitegietan amaitu dute bide laburra;bien bitartean, Espainako Erresumako bandera monarkikoa (konstituzionala, barkatu) aste santuan makila erdian jarri dute armadako kuarteletan Jesukristoren heriotza dela-eta dolua adierazteko. Mendeak bueltaka ditut buru zorabiatuan. Hau guztia gertatzen ari da orain, hemen, eta beste hamaika adibide dago. Ezker espainiarra kikilduta ikusten dut aurreko gehiegikeriei erantzuna eman behar zaienean, beldurturik eta epel, iritziak sendo mantentzeko indarrik gabe. Okerrera joan daiteke guztia.
El valor patrimonial de Balenciaga impregna este año el museo del modisto
La muestra ocupa 900 metros cuadrados y podrá verse hasta el 27 de enero de 2019
Aguirre dice que nunca hizo trampas y que ya ha asumido su responsabilidad
Ha comparecido en la comisión de investigación de corrupción de la Asamblea de Madrid
Entran en vigor los aranceles de Trump al aluminio y al acero
Quedan fuera Canadá, México, los países de la UE, Australia, Corea del Sur, Brasil y Argentina
Fiscalía de Bruselas confirma que recibió la euroorden contra Puigdemont
Puigdemont a los encarcelados: "Gracias por vuestro coraje. Gracias por vuestra fuerza"
Un niño muere en el Retiro tras caerle encima un árbol a causa del viento
El madrileño parque del Retiro cerrará mañana para que se analice el estado de los árboles
Arzalluz subraya que "la izquierda violenta de Euskadi ha fracasado"
Puntualiza que la izquierda abertzale debe ver que aún "no han resuelto su camino"
Joseba Etxeberria: “Todo cambio cuesta y sabemos qué listón tenía Ziganda”
Joseba Etxeberria analiza con cabeza fría la actualidad rojiblanca y, lejos de hacer sangre, pide mesura: “Nos tiene que hacer reflexionar”
[GALERÍA] Cargas policiales en la protesta multitudinaria en Barcelona
Miles de personas se movilizaron anoche en protesta por el encarcelamiento de líderes del ‘procés’
[FOTOS]Puerto Rico ya no lo es tanto
Puerto Rico ha pasado de ser la isla del encanto a ser conocida como la "isla del desencanto".
[Fotos:] Koldo Serra atraca en Bilbao a mano armada
El director rueda en El Botxo su nueva película junto a Hugo Silva, Nathalie Poza y Emma Suárez
La película "70 Binladens" avanza con la tercera semana de rodaje en Bilbao
La cinta está protagonizada por Emma Suárez, Nathalie Poza y Hugo Silva