Bilboko LGTB jaialdiak

Ruben Ochandiano, Miren Aperribay eta MarionBerger, Zinegoak jaialdiaren epaimahai

EUROPA PRESS - Jueves, 19 de Enero de 2017 - Actualizado a las 12:21h

Zinegoak 2017.

Zinegoak 2017.

Galería Noticia

Zinegoak 2017.

Zinegoak Bilboko LGTB jaialdiak jakinarazi du aurten nortzuk izango diren 14. edizioaren nazioarteko epaimahaia osatuko dutenak, eta fikziozko film luzeen epaimahaiko kideak Ruben Ochandiano aktorea, Miren Aperribay banatzailea eta Marion Berger programatzailea izango dira. Gainer, aurtengo edizioan dokumentalek indar berezia izango dutenez, epaimahai berezi bat sortuko da dokumentalak saritzeko. Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era ospatuko da.

BILBO. Jaialdiaren arduradunek jakinarazi dutenez, Ruben Ochandiano Madrilen jaiotakoa eta, besteak beste, "Silencio roto", "Tapas", "Che","Biutiful" edo "Los abrazos rotos" filmetan parte hartu du. Bere lehenengo film laburra ere zuzendu du, "El Paraiso", eta hainbat sari jaso ditu lan horregatik. Horrez gain, hainbat antzezlanetan parte hartu du, aktore eta zuzendari moduan.

Miren Aperribay Atera Films ekoiztetxeko sortzaile eta zuzendaria da, eta, besteak beste, honako lanetan ibili da banatzaile: "Loreak"; "80 egunean", "Kalebegiak", "Amama". Hemen Here elkarteko kide eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Kontseiluko kide ere bada. Azkenik, Marion Berger Tarifako Zinema Afrikarreko Jaialdiko (FCAT) programazio zuzendaria da.

Horrez gain, aurten Zinegoak jaialdiak dokumentalen presentzia areagotuko du bere programazioan, eta, horren eraginez, dokumentalek epaimahaikide berezitua izango dute. Besteak beste, epaimahaikideak izango dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikus-entzunezkoen irakasle Vanesa Fernandez eta Marc Serena dokumental egile eta kazetari kataluniarra.

Halaber, Zinegoak jaialdiaren gainontzeko sarietako epaimahaikideak eragile, elkarte eta erakundeetako ordezkariak izango dira, talde hauek guztiak jaialdiaren parte bihurtuz.
Horrela, Off atalean (film labur eta luze esperimentalak), esaterako, epaimahaikideak tokiko sortzaile eta artistak izango dira. Aniztasun eta Giza Eskubideen Sariaren epaia hartzeko arduradunak honakoak izango dira: alde batetik Bizkaiko Aldundiaren Berdintasun, Lankidetza eta Aniztasun Zuzendaritza eta, bestetik, Estatu mailan giza eskubideen alde lan egiten duten erakundetako ordezkariak.

Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia Bilboko hainbat talde feministek eta emakume lesbianen taldeek osatuko dute. Euskal Aktoreen Batasuneko saria emateko arduradunak Haizea Aguila, Javier Liñera eta Jon Koldo Vazquez aktoreak izango dira.

Azkenik, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasleek Sari Gaztea emateko ardura izango dute. Parte hartuko duten hezkuntza zentroak IEPFSTartanga, EHUko LGTB Liga, Euskal Herriko Zinema Eskola eta IMVAL dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120